3 Eta iarriric çegoenac beth-ikartzez iaspe eta sardoin harria cirudien: eta cen thronoaren inguruän orçadarra smarauda cirudiela.
4 Eta thronoaren inguruän ciraden hoguey eta laur alki: eta alki gainetan ikus nitzan hoguey eta laur Anciano iarriric abillamendu churiz veztituac: eta cituztela bere buru gainetan vrrhezco coroác.
5 Eta thronotic ilkiten ciraden chistmistac: eta ciraden çazpi lampa suz çachetenic throno aitzinean, cein baitirade Iaincoaren çazpi spirituac.
6 Eta cen throno aitzinean beirazco itsasso crystala irudi çuen-bat: eta thronoaren erdian, eta thronoaren inguruän laur animal beguiz betheac aitzinean eta guibelean.
7 Eta lehen animalac lehoina irudi çuen, eta bigarren animalac aretzea irudi çuen, eta hirurgarren antmalac, çuen guiçonac beçalaco beguithartea, eta laurgarren animala hegaldaz dabilan arranoa beçalaco cen.
8 Eta laur animaléc çutén batbederac ceinec bere alde seirá hegal inguruän, eta barnean beguiz betheac ciraden eta etzuten paussuric egun ez gau, cioitela, Saindu, saindu, saindu, Iainco Iaun botheregucitacoa, Cena, eta Dena, eta Ethorteco dena.
9 Eta animal hec emaiten ceraucatenean gloria eta ohore eta remerciamendu thronoan iarria cenari, secula seculacotz vici denari: