1 Guero beha neçan, irequi vkan çuenean Bildotsac ciguluetaric lehena, eta ençun neçan laur animaletaric bat, cioela, igorciri voz anço, Athor eta ikussac.
2 Eta beha neçan, eta huná, çaldi churibat: eta haren gainean iarriric cegoenac çuen fletchabat, eta eman cequión hari coroabat, eta ilki cedin garaitzen çuela, eta garaita luençát.
3 Eta irequi vkan çuenean bigarren cigulua, ençun neçan bigarren animala, cioela, Athor eta ikussac.
4 Eta ilki cedin berce çaldi gorrhatsbat, eta haren gainean iarria cenari eman cequión lurretic baquea ken ahal leçan, eta elkar hil leçaten: eta eman cequión hari ezpata handibat.
5 Eta irequi vkan çuenean hirurgarren cigulua, ençun neçan hirurgarren animala, cioela, Athor eta ikussac. Eta beha neçan, eta huná, çaldi beltzbat: eta haren gainean iarriric cegoenac, çuen balençabat bere escuan.
6 Eta ençun neçan vozbat laur animalén artean, cioela, Chenicabat ogui bihi dinero batetan, eta hirur chenica garagar dinero batetan: eta mahatsarnoari eta olioari eztieceála calteric eguin.
7 Eta irequi vkan çuenean laurgarren cigulua, ençun neçan laurgarren animalaren voza, cioela, Athor eta ikussac.