1 Eta gauça hauén ondoan ikus nitzan laur Aingueru ceudela lurraren laur corneretan, çadutzatela lurreco laur haiceac, haiceric ezlaguiançát lurraren gainean, ez itsassoaren gainean, ez arbore baten-ere gainean.
2 Guero ikus neçan berce Ainguerubat igaiten cela iguzqui ialguitetic Iainco viciaren cigulua çuela: eta oihu eguin ciecén ocengui laur Aingueru lurrari eta itsassoari calte eguitea eman içan çayeney,
3 Cioela, Eztaguieçuela calteric lurrari, ez itsassoari, ez arboréy, gure Iaincoaren cerbitzariac bere belarretan seignala ditzaqueguno.
4 Eta ençun neçan seignalatu içan ciradenén contua, ehun berroguey eta laur milla seignalaturic Israeleco haourrén leinu gucietaric: