3 Cioela, Eztaguieçuela calteric lurrari, ez itsassoari, ez arboréy, gure Iaincoaren cerbitzariac bere belarretan seignala ditzaqueguno.
4 Eta ençun neçan seignalatu içan ciradenén contua, ehun berroguey eta laur milla seignalaturic Israeleco haourrén leinu gucietaric:
5 Iudaren leinutic, hamabi milla seignalaturic: Rubenen leinutic, hamabi milla seignalaturic: Gad-en leinutic, hamabi milla seignalaturic:
6 Aser-en leinutic, hamabi milla seignalaturic: Nephthaliren leinutic, hamabi milla seignalaturic: Manasseren leinutic, hamabi milla seignalaturic:
7 Simeonen leinutic, hamabi milla seignalaturic: Leuiren leinutic, hamabi milla seignalaturic: Isacharen leinutic, hamabi milla seignalaturic:
8 Zabulon-en leinutic, hamabi milla seignalaturic: Ioseph-en leinutic, hamabi milla seignalaturic: Beniaminen leinutic, hamabi milla seignalaturic:
9 Gauça hauén ondoan beha neçan, eta huná, tropela handi nehorc conta ecin ceçaqueen-bat, gende eta leinu eta populu eta mihi gucietaric, throno aitzinean eta Bildotsaren presentián ceudela, arropa luce churiz veztituac, eta palmác bere escuetan: