2 Eta irequi ceçan abysmeco putzua, eta altcha cedin putzuco kea, labe handi batetaco kea beçala: eta ilhund cedin iguzquia eta airea putzuco ketic.
3 Eta ketic ilki citecen othiac lurrera, eta bothere eman cequién lurreco scorpionéc duten beçalaco botherea.
4 Eta erran cequién ezlaguioten calteric lurreco belharrari ez eceinere pherderi, ez eceinere arboreri: baina solament Iaincoaren seignalea bere belarretan etzuten guiçoney.
5 Eta eman cequién ez hec hil litzaten, baina tormenta litzaten borz hilebethez, eta hayen tormentá licen scorpionezco tormentá guiçona io duqueenecoa beçala.
6 Eta egun hetan guiçonéc herioa bilhaturen duté, eta eztuté eridenen: eta desiraturen duté hiltzera, eta herioac ihes eguinen du hetaric.
7 Eta othien formá cen çaldi bataillara apprestatuén irudico, eta ciraden hayén buru gainetan vrrhea ciruditen coroac beçalacoac: eta hayén beguitharteac ciraden guiçonén beguitharteac beçala.
8 Eta cituzten biloac, emaztén biloac beçala: eta hayén hortzac ciraden lehoinenac beçala.