18 Eta hura da Eliça gorputzaren buruä, eta hatsea, eta hiletarico lehen iayoa: gauça gucietan lehen lekua eduqui deçançát.
19 Ecen Aitáren placer ona içan da complimendu gucia hartan habita ledin:
20 Eta harçaz reconcilia litzan gauça guciac beregana, pacificaturic haren crutzeco odolaz hambat ceruän nola lurrean diraden gauçác.
21 Eta çuec noizpait harenganic vrrunduac eta etsay cinetelaric, pensamenduz obra gaichtotan:
22 Badaric-ere orain reconciliatu çaituzte bere haraguiaren gorputzean, herioaz: çuec eguin cintzatençát saindu, eta atchaquio gabe eta irreprehensible bere aitzinean:
23 Bay baldin egoiten baçarete fedean fundatuac eta fermu, eta erautzen ezpaçarete ençun vkan duçuen Euangelioco sperançatic, cein Euangelio ceruären azpico creatura ororen artean predicatu içan baita, ceinetaco ministre ni Paul eguin içan bainaiz:
24 Orain alegueratzen naiz çuengatic suffritzen ditudan gaucéz, eta Christen afflictionén gaineracoac complitzen ditut neure haraguian, haren gorputzagatic, cein baita Eliçá.