1 Nabussiác eguieçue çucena eta eguimbidea cerbitzariey, daquiçuelaric ecen çuec-ere baduçuela Iaun-bat ceruètan.
2 Orationetan perseuera eçaçue, hartan veillatzen duçuelaric remerciamendurequin.
3 Othoitz eguiten duçuelaric elkarrequin guregatic-ere hitzaren borthá Iaincoac irequi dieçagunçát, Christen mysterioaren denuntiatzeco, ceinagatic presoner-ere bainaiz.
4 Hura manifesta deçadançát, minçatu behar dudan beçala.
5 Çuhurqui ebil çaitezte campocoetara, demborá recrubatzen duçuelaric.
6 Çuen hitza bethiere biz gatzez confitua gratiarequin, batbederari nola ihardetsi behar draucaçuen daquiçuençát.
7 Ene equiteco guciac notificaturen drauzquiçue Tychique gure anaye maiteac, eta ministre fidelac, eta gure Iaunean ene cerbitzari quideac:
8 Cein igorri vkan baitut çuetara berariaz, eçagut ditzançát çuen eguitecoac, eta consola ditzançát çuen bihotzac,
9 Onesimo gure anaye fidelarequin eta maitearequin cein baita çuenetaric, hec alde hunetaco eguiteco guciéz auertituren çaituztéz.
11 Eta Iesus Iusto deitzen denac, cein baitirade circoncisionetic, hauc solament ditut aiutaçale Iaincoaren resumán, eta ene solageamendutaco içan dirade.
12 Salutatzen çaituzte Epaphras çuenac, Christen cerbitzariac, bethiere bataillatzen delaric çuengatic othoitzetan, çaudetençát perfecto eta complitu Iaincoaren vorondate gucian:
13 Ecen haur harçaz testificatzen dut, ecen zelo handia duela çuengatic eta Laodicean, eta Hyerapolen diradenacgatic.
14 Salutatzen çaituztez Luc medicu maiteac, eta Demasec.
15 Salutaitzaçue Laodicean diraden anayeac, eta Nympha, eta haren etchean den Eliçá.
16 Eta epistola haur çuec baithan iracurri datenean, eguiçue Laodiceacoén Eliçan-ere iracur dadin: eta Laodiceatic scribatua, çuec-ere iracur deçaçuen.
17 Eta erroçue Archipperi, Gogoa eçac gure Iaunean recebitu vkan duàn administrationea compli deçánçat.
18 Salutationea, ene Paulen escuz. Çareten orhoit ene estecaduréz. Gratia dela çuequin. Amen.