2 Colossen diraden saindu eta anaye fideley Christean: Gratia dela çuequin eta baquea gure Iainco Aitaganic, eta Iesus Christ Iaunaganic.
3 Esquerrac emaiten drautzagu Iaincoari, cein baita, Iesus Christ gure Iaunaren Aita bethi çuengatic othoitz eguiten dugula,
4 Ençunic çuen fede Iesus Christ baithangoa eta saindu gucietara duçuen charitatea:
5 Ceruètan çuey beguiratzen çaiçuen sperançagatic, cein Euangelioaren eguiazco hitzaz lehen ençun vkan baituçue,
6 Cein heldu içan baita çuetara, mundu orotara-ere beçala, eta fructificatzen baitu, çuec baithan-ere beçala, Iaincoaren gratiá eguiazqui ençun eta eçagutu vkan duçuen egunaz gueroztic.
7 Nola ikassi-ere baituçue Epaphras gure lagun maite eta cerbitzari-quideaganic, cein baita Christen ministre fidel çuendaco:
8 Ceinec declaratu-ere baitraucu çuen Spirituazco charitatea.