1 Bada baldin resuscitatu içan baçarete Christequin, garayan diraden gauçác bilhaitzaçue, non baita Christ Iaincoaren escuinean iarria.
2 Garaico gaucetan pensa eçaçue, ez lurraren gainecoetan.
3 Ecen hil içan çarete, eta çuen vicitzea gordea da Christequin Iaincoa baithan.
4 Baina Christ aguer dadinean cein baita gure vicia, orduan çuec-ere aguerturen çarete gloriatan.
5 Mortificaitzaçue bada çuen membro lurraren gainecoac, paillardiçá, cithalqueriá, appetitu desordenatua, guthicia gaichtoa, eta auaritiá, cein baita idolatria.
6 Gauça haucgatic ethorten da Iaincoaren hirá desobedientiazco haourrén gainera.
7 Ceinetan çuec-ere ebili içan baitzarete noizpait, hetan vici cinetenean.