1 Orduan bere hamabi discipuluac beregana deithuric, eman ciecen bothere spiritu satsuén contra, hayén campora egoizteco, eta eritassun mota guciaren eta langore mota guciaren sendatzeco.
2 Bada hamabi Apostoluén icenac dirade hauc: lehena, Simon erraiten dena Pierris, eta Andriu haren anayea: Iacques Zebedeoren semea, eta Ioannes haren anayea.
3 Philippe eta Bartholomeo: Thomas eta Mattheu publicanoa: Iacques Alpheoren semea eta Lebeo, icen goiticoz Thaddeo.
4 Simon Cananeoa, eta Iudas Iscariot, hura traditu-ere çuena.
5 Hamabi hauc igor citzan Iesusec, eta eman ciecén manamendu, cioela, Gentiletarát etzoaztela, eta Samaritanoén hiritan etzaiteztela sar:
6 Bainaitzitic çoazte Israeleco etcheco ardi galduetara.
7 Bada partitu eta, predica eçaçue, erraiten duçuela, Ceruètaco resumá hurbil da.