Mateo 8 BHNT

1 Eta menditic iautsi cenean gendetze handi iarreiqui cequión.

2 Eta huná, sorhayo batec ethorriric adora ceçan hura, cioela, Iauna, baldin nahi baduc, chahu ahal niroc.

3 Eta escua hedaturic hunqui ceçan hura Iesusec, cioela, Nahi diat, aicén chahu. Eta bertan chahu cedin haren sorhayotassuna.

4 Orduan diotsó Iesusec, Beguirauc nehori ezterroán: baina habil, eta eracuts ieçoc eure buruä Sacrificadoreari, eta presenta eçac Moysesec ordenatu duen oblationea, hæy testimoniagetan dençát.

5 Eta sarthu cenean Iesus Capernaumen, ethor cedin harengana Centenerbat othoitz eguiten ceraucala,

6 Eta cioela, Iauna, ene muthilla diatzac etchean paralytico, gaizqui tormentatua.

7 Eta diotsó Iesusec, Nic ethorriric sendaturen diat hura.

8 Eta ihardesten çuela Centenerac erran ceçan, Iauna, eznauc digne ene atharbean sar adin: baina errac solament hitza, eta sendaturen baita ene muthilla.

9 Ecen ni-ere guiçon nauc berceren meneco, ditudalaric neure azpico gendarmesac, eta erraiten diarocat huni, Oha, eta ioaiten duc: eta berceari, Athor, eta ethorten duc: eta neure cerbitzariari, Eguic haur, eta eguiten dic.

10 Eta haur ençunic Iesusec mirets ceçan: eta dioste çarreizconey, Eguiaz erraiten drauçuet, eztudala Israelen-ere hain fede handiric eriden.

11 Baina badiotsuet ecen anhitz Orientetic eta Occidentetic ethorriren diradela, eta iarriren diradela Abrahamequin Isaac-equin eta Iacob-equin ceruètaco resumán:

12 Eta resumaco semeac egotziren diradela campoco ilhumbera: han içanen da nigar eta hortz garrascots.

13 Eta erran cieçón Iesusec Centenerari, Ohá eta sinhetsi duán beçala eguin bequic. Eta senda cedin haren muthilla ordu hartan berean.

14 Eta Iesusec Pierrisen etchera ethorriric, ikus ceçan haren ama-guinharreba ohean cetzala, eta helgaitzac çaducala.

15 Eta hunqui ceçan haren escua, eta vtzi ceçan helgaitzac, eta iaiqui cedin, eta cerbitza citzan.

16 Eta arratsa ethorri cenean, presenta cieçoten anhitz demoniatu: eta egotz cietzen campora spirituac hitzaz, eta gaizqui ceuden guciac senda citzan:

17 Compli ledinçát Esaias prophetáz erran içan cena, cioela, Harc gure langoreac hartu vkan ditu, eta gure eritassunac ekarri vkan ditu.

18 Eta ikussiric Iesusec gendetze handi bere inguruän, mana citzan discipuluac ioan litecen berce aldera.

19 Eta hurbilduric Scriba batec erran cieçon, Magistruá, iarreiquiren natzaic hiri, norat-ere ioanen baitaiz.

20 Eta diotsó Iesusec, Aceriec çulhoac citié eta ceruco choriéc ohatzeac, baina guiçonaren Semeac eztic non bere buruä reposa deçan.

21 Guero bere discipuluetaric, berce batec erran cieçon, Iauna, permetti ieçadac behin ioan nadin neure aitaren ohorztera.

22 Eta Iesusec erran cieçon, Arreit niri, eta vzquic hilac bere hilén ohorztera.

23 Eta vncian sarthu cenean iarreiqui içan çaizcan bere discipuluac.

24 Eta huná, tormenta handibat altcha cedin itsassoan, hambat non vncia bagaz estaltzen baitzen: baina bera lo cetzan.

25 Eta hurbilduric bere discipuluéc iratzar ceçaten, ciotela, Iauna, beguira gaitzac, galdu guihoaçac.

26 Eta dioste, Cergatic çarete ici fede chipitacoac? Orduan iaiquiric mehatcha citzan haiceac eta itsassoa: eta sossagu handia eguin cedin.

27 Orduan gendéc mirets ceçaten, ciotela, Ceric da haur, non haicec-ere eta itsassoac obeditzen baitute?

28 Eta iragan cenean berce aldera, Gergesenén regionera, aitzinera ethorri içan çaizcan bi demoniatu thumbetaric ilkiric, gucizco terribleac, hambat non nehor ecin iragan baitzaiten bide hartaríc.

29 Eta huná, heyagora eguin ceçaten, cioitela, Cer da gure eta hire artean, Iesus Iaincoaren Semea? ethorri aiz huna ordu baino lehen gure tormentatzera?

30 Eta cen hetaric vrrun vrdalde handibat alha cenic:

31 Eta deabruäc othoiztez çaizcan, cioitela, Baldin campora egoizten bagaituc, permetti ieçaguc vrdalde hartara ioaitera.

32 Eta dioste, Çoazte. Hec bada ilkiric ioan citecen vrdaldera: eta huná, vrdalde hura gucia oldar cedin garaitic behera itsassora, eta hil citecen vretan.

33 Orduan vrdainéc ihes eguin ceçaten: eta ethorriric hirira, conta citzaten gauça guciac, eta cer demoniatuey heldu içan çayen.

34 Eta huná, hiri gucia ilki cequión Iesusi aitzinera: eta ikussi çutenean hura, othoitz eguin cieçoten retira ledin hayen comarquetaric.

Kapituluak

1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12 13 14 15 16 17 18 19 20 21 22 23 24 25 26 27 28