10 Ezeta maletaz bidecotzát, ez birá arropaz, ez çapataz, ez vhez, ecen languilea bere viciaren digne da.
11 Eta cein-ere hiritan edo burgutan sarthuren baitzarete, informa çaitezte nor den hartan digneric, eta çaudete han parti çaitezteno.
12 Eta cembeit etchetan sarthuren çaretenean, saluta eçaçue hura.
13 Eta baldin etchea digne bada, ethor bedi çuen baquea haren gainera: baina baldin digne ezpada, çuen baquea çuetara itzul bedi.
14 Eta norc-ere recebituren ezpaitzaituzte, eta ez çuen hitzey behaturen, etche edo hiri hartaric ilkitean iharros albeitzineçate çuen oinetaco errhautsa.
15 Eguiaz erraiten drauçuet, emequiago tractaturen diradela Sodomaco eta Gomorrhaco lurrecoac iudicioco egunean, ecen ez hiri hura.
16 Huná, nic igorten çaituztet çuec, ardiac otsoén artera beçala: çareten bada çuhur sugueac beçala, eta simple vsso columbác beçala.