13 Eta baldin etchea digne bada, ethor bedi çuen baquea haren gainera: baina baldin digne ezpada, çuen baquea çuetara itzul bedi.
14 Eta norc-ere recebituren ezpaitzaituzte, eta ez çuen hitzey behaturen, etche edo hiri hartaric ilkitean iharros albeitzineçate çuen oinetaco errhautsa.
15 Eguiaz erraiten drauçuet, emequiago tractaturen diradela Sodomaco eta Gomorrhaco lurrecoac iudicioco egunean, ecen ez hiri hura.
16 Huná, nic igorten çaituztet çuec, ardiac otsoén artera beçala: çareten bada çuhur sugueac beçala, eta simple vsso columbác beçala.
17 Eta beguira çaitezte guiçonetaric: ecen liuraturen çaituzte consistorioetara, eta bere synagoguetan açotaturen çaituzte.
18 Eta gobernadoretara eta reguetara eramanen çarete ene causaz, hec eta Gentiléc testimoniage haur dutençat.
19 Baina liura çaiteztenean, eztuçuela artharic nola edo cer minçaturen çareten: ecen ordu hartan berean emanen çaiçue cer minça çaitezqueten.