19 Baina liura çaiteztenean, eztuçuela artharic nola edo cer minçaturen çareten: ecen ordu hartan berean emanen çaiçue cer minça çaitezqueten.
20 Ecen etzarete çuec minço çaretenac, baina çuen Aitaren Spiritu çuetan minço dena.
21 Eta liuraturen du anayeac anayea heriotara, eta aitác haourra: eta altchaturen dirade haourrac aita-amén contra, eta hil eraciren dituzté.
22 Eta guciéz gaitzetsiac içanen çarete, ene icenagatic: baina norc-ere perseueraturen baitu finerano hura saluaturen da.
23 Eta persecutaturen çaituztenean hiri hartan, ihes eguiçue berce batetara: ecen eguiaz erraiten drauçuet, eztituçue inguraturen Israeleco hiri guciac, non ethor eztadin guiçonaren Semea.
24 Ezta discipulua magistruaren gaineco, ezeta cerbitzaria bere iaunaren gaineco.
25 Asco du discipuluac bere magistrua beçala den: eta cerbitzariac, bere iauna beçala: baldin Aitafamiliá bera Beelzebub deithu baduté, cembatez guehiago haren domesticoac?