26 Etzaretela beraz hayén beldur: ecen ezta deus estaliric aguerturen eztenic, ezeta deus secreturic iaquinen eztenic.
27 Ilhumbean erraiten drauçuedana, erraçue arguian: eta beharrira ençuten duçuena, predica eçaçue etche gainetan.
28 Eta etzaretela beldur gorputza hiltzen dutenén, eta arimá ecin hil deçaquetenen: bainaitzitic çareten beldur arimá eta gorputza gehennán gal ahal ditzaquenaren.
29 Bi parra-chori eztirade dirutcho batetan saltzen? eta hetaric bat ezta lurrera eroriren, çuen Aita gabe.
30 Etare çuen buruco bilo guciac contatuac dirade.
31 Etzaretela beraz beldur: parra-choriéc baino çuec guehiago valio duçue.
32 Bada norc-ere aboaturen bainau guiçonén aitzinean, aboaturen dut nic-ere hura ene Aita ceruètan denaren aitzinean.