6 Bainaitzitic çoazte Israeleco etcheco ardi galduetara.
7 Bada partitu eta, predica eçaçue, erraiten duçuela, Ceruètaco resumá hurbil da.
8 Eriac senda itzaçue, sorhayoac chahu itzaçue, hilac resuscita itzaçue, deabruac campora egotz itzaçue: dohainic recebitu duçue, eta dohainic emaçue.
9 Eztaguiçuela prouisioneric vrrhez, ez cilharrez, ez cobrez çuen guerricoetan:
10 Ezeta maletaz bidecotzát, ez birá arropaz, ez çapataz, ez vhez, ecen languilea bere viciaren digne da.
11 Eta cein-ere hiritan edo burgutan sarthuren baitzarete, informa çaitezte nor den hartan digneric, eta çaudete han parti çaitezteno.
12 Eta cembeit etchetan sarthuren çaretenean, saluta eçaçue hura.