1 Guero guertha cedin Iesusec bere hamabi discipuluey manamendu emaitea acabatu çuenean, parti baitzedin handic iracats eta predica leçançat hayén hirietan.
2 Eta Ioannesec presoindeguian ençunic Christen obrác, igorriric bere discipuluetaric biga,
3 Erran cieçon, Hi aiz ethorteco cen hura, ala berce baten beguira gaude?
4 Eta ihardesten çuela Iesusec erran ciecén, Çoazte eta conta ietzoçue Ioannesi, ençuten eta ikusten dituçuen gauçác:
5 Itsuéc ikustea recrubatzen duté, eta mainguäc badabiltza, sorhayoac chahutzen dirade, eta gorréc ençuten duté, hilac resuscitatzen dirade, eta Euangelioa paubrey denuntiatzen çaye.
6 Eta dohatsu da scandalizaturen eztena nitan.