12 Eta Ioannes Baptistaren egunetaric oraindrano, ceruètaco resumari bortha eguiten çayo, eta keichuéc harrapatzen dute hura.
13 Ecen Propheta guciéc eta Legueac Ioannesganano prophetizatu vkan duté.
14 Eta, baldin nahi baduçue recebitu, haur da Elias ethorteco cena.
15 Ençuteco beharriric duenac, ençun beça.
16 Baina norequin comparaturen dut generatione haur? Merkatuan iarriric dauden, eta bere laguney oihuz dagozten haourtchoac beçalaco da,
17 Ceinéc baitioite, Chirula soinu eguin drauçuegu, eta etzarete dançatu: eressiz cantatu drauçuegu, eta eztuçue deithoreric eguin.
18 Ecen ethorri da Ioannes iaten ez edaten eztuela, eta erraiten duté, Deabrua du.