22 Etare diotsuet, Tyr eta Sidon iudicioco egunean çuec baino emequiago tractatuac içanen diradela.
23 Eta hi Capernaum cerurano altchatu içan aicena iffernurano beheraturen aiz: ecen baldin Sodoman eguin içan balirade hi baithan eguin içan diraden verthuteac, egungo egunerano egon çateán.
24 Etare badiotsuet, ecen Sodomacoac hi baino emequiago tractatuac içanen diradela iudicioco egunean.
25 Dembora hartan ihardesten çuela Iesusec erran ceçan, Aitá, ceruco eta lurreco Iauná, esquerrac rendatzen drauzquiát, ceren estali baitrauztec gauça hauc çuhurréy eta adituey, eta manifestatu baitrauztec haour chipiey.
26 Bay Aitá, ceren hala içan baita hire placer ona.
27 Gauça guciac niri neure Aitaz eman çaizquit: eta nehorc eztu eçagutzen Semea Aitác baicen: ezeta Aita nehorc eztu eçagutzen Semeac baicen, eta nori-ere Semeac manifestatu nahi vkanen baitrauca.
28 Çatozte enegana fatigatuac eta cargatuac çareten guciác, eta nic paussu emanen drauçuet çuey.