3 Erran cieçon, Hi aiz ethorteco cen hura, ala berce baten beguira gaude?
4 Eta ihardesten çuela Iesusec erran ciecén, Çoazte eta conta ietzoçue Ioannesi, ençuten eta ikusten dituçuen gauçác:
5 Itsuéc ikustea recrubatzen duté, eta mainguäc badabiltza, sorhayoac chahutzen dirade, eta gorréc ençuten duté, hilac resuscitatzen dirade, eta Euangelioa paubrey denuntiatzen çaye.
6 Eta dohatsu da scandalizaturen eztena nitan.
7 Eta hec ioaiten ciraden beçala, has cedin Iesus erraiten populuari Ioannesez, Ceren ikustera ilki içan çarete desertura? haiceaz erabilten den canabera baten?
8 Baina ceren ikustera ilki içan çarete? guiçon abillamendu preciosoz veztitu baten? huná, abillamendu preciosoac ekarten dituztenac, reguén etchetan dirade.
9 Baina ceren ikustera ilki içan çarete? Propheta baten? bay diotsuet eta Propheta bainoagoaren.