7 Eta hec ioaiten ciraden beçala, has cedin Iesus erraiten populuari Ioannesez, Ceren ikustera ilki içan çarete desertura? haiceaz erabilten den canabera baten?
8 Baina ceren ikustera ilki içan çarete? guiçon abillamendu preciosoz veztitu baten? huná, abillamendu preciosoac ekarten dituztenac, reguén etchetan dirade.
9 Baina ceren ikustera ilki içan çarete? Propheta baten? bay diotsuet eta Propheta bainoagoaren.
10 Ecen haur da ceinez scribatua baita, Huná, nic igorten diat neure mandataria hire beguitharte aitzinean, ceinec hire bidea appainduren baitu hire aitzinean.
11 Eguiaz erraiten drauçuet, ezta ilki emaztetaric iayo diradenén artean nehor, Ioannes Baptista baino handiagoric: guciagatic-ere ceruètaco resumaco chipiena hura baino handiago da.
12 Eta Ioannes Baptistaren egunetaric oraindrano, ceruètaco resumari bortha eguiten çayo, eta keichuéc harrapatzen dute hura.
13 Ecen Propheta guciéc eta Legueac Ioannesganano prophetizatu vkan duté.