11 Eta harc erran ciecén, Nor içanen da çuetaric guiçona, ardibat duenic: eta, baldin hura Sabbathoan lecera eror badadi, harturen eta altchaturen eztuena?
12 Eta cembatez da guiçona ardia baino guehiago? Beraz sori da Sabbathoetan vngui eguitea.
13 Orduan diotsó guiçon hari, Heda eçac eure escua. Eta heda ceçan, eta bercea beçain senda cedin.
14 Eta Phariseuéc ilkiric har ceçaten conseillu, haren contra, nolatan hura hil leçaqueten.
15 Baina Iesusec hori eçaguturic leku eguin ceçan handic: eta iarreiqui cequión gendalde handia, eta hec guciac senda citzan.
16 Eta mehatchurequin debeta citzan ezleçaten manifesta.
17 Compli ledinçát Esaias prophetáz erran içan cena, cioela,