23 Eta spanta cedin populu gucia, eta erraiten çuen, Ezta haur Dauid-en semea?
24 Baina Phariseuéc hori ençunic, erraiten çuten: Hunec eztitu deabruac campora egoizten Beelzebub deabruén princearen partez baicen.
25 Baina Iesusec eçaguturic hayén pensamenduac, erran ciecén, Bere contra partitua den resuma gucia, deseguinen da: eta bere contra partitua den hiric edo etchec, eztu iraunen.
26 Eta baldin Satanec Satan campora egoizten badu, bere contra partitua da: nolatan beraz iraunen du haren resumác?
27 Eta baldin nic Beelzebub-en partez campora egoizten baditut deabruac, çuen seméc noren partez campora egoizten dituzte? Halacotz hec çuen iuge içanen dirade.
28 Baina baldin nic Iaincoaren Spirituaz campora egoizten baditut deabruac, beraz ethorri da çuetara Iaincoaren resumá.
29 Ezpa nolatan nehor sar ahal daite borthitz baten etchera, eta haren ostillamendua pilla, baldin lehen esteca ezpadeça borthitza? eta orduan haren etchea pillaturen duque.