3 Baina harc erran ciecén, Eztuçue iracurri Dauid-ec gossez eguin çuena eta harequin ciradenec?
4 Nola sarthu içan cen Iaincoaren etchean, eta propositionezco oguiac ian cituen: hetaric iatea ez haren, ez harequin ciradenén, Sacrificadorén baicen sori etzelaric?
5 Edo eztuçue iracurri Leguean, nola Sabbath egunetan Sacrificadoréc templean Sabbath eguna hausten dutén, eta hoguen-gabe diraden?
6 Bada erraiten drauçuet, ecen templea baino handiagobat hemen dela.
7 Eta baldin bacinaquite cer den, Misericordia nahi dut eta ez sacrificio, etzintuquezten condemnatu hoguen-gabeac.
8 Ecen Sabbathoaren-ere Iaun da guiçonaren Semea.
9 Eta handic partituric hayén synagogara ethor cedin.