31 Halacotz erraiten drauçuet, bekatu eta blasphemio gucia barkaturen çaye guiçoney: baina Spirituaren contretaco blasphemioa barkaturen etzaye guiçoney.
32 Eta nor-ere minçaturen baita guiçonaren Semearen contra, barkaturen çayo hari: baina nor-ere minçaturen baita Spiritu sainduaren contra, etzayo barkaturen hari ez secula hunetan, ez ethorteco denean:
33 Edo eguiçue arbore ona, eta haren fructua on: edo eguiçue arbore vstela, eta haren fructua vstel: ecen fructutic arborea eçagutzen da.
34 Viperén castá, nolatan vngui minça ahal çaitezquete gaichto çaretelaric? ecen bihotzeco abundantiatic ahoa minço da.
35 Guiçon onac bihotzeco thesaur onetic idoquiten ditu gauça onac : eta guiçon gaichtoac thesaur gaichtotic idoquiten ditu gauça gaichtoac.
36 Baina badiotsuet, eçen guiçonéc erran duqueiten hitz alfer guciaz, contu rendaturen dutela iudicioco egunean.
37 Ecen eure hitzetaric iustificaturen aiz, eta eure hitzetaric condemnaturen aiz.