11 Eta harc ihardesten çuela, erran ciecén, Ceren çuey eman baitzaiçue ceruètaco resumaco secretuén eçagutzea, baina hæy etzaye eman.
12 Ecen norc-ere baitu, hari emanen çayó, eta hambatez guehiago vkanen du: baina norc-ere ezpaitu, hari duena-ere edequiren çayó.
13 Halacotz comparationez minço natzaye: ceren dacussatelaric ezpaitute ikusten, eta ençuten dutelaric ezpaitute ençuten, ez aditzen.
14 Hala complitzen da hetan Esaiasen prophetiá, ceinec baitio, Ençutez ençunen duçue, eta ez adituren: eta dacussaçuela ikussiren duçue eta etzaizquiote oharturen.
15 Ecen guicendua da populu hunen bihotza, eta beharriéz gogorqui ençun vkan duté, eta beguiac ertsi vkan dituzté: beguiez ikus, eta beharriéz ençun, eta bihotzaz adi ezteçaten, eta conuerti eztitecen, eta senda eztitzadan.
16 Bada dohatsu dirade çuen beguiac, ecen ikusten duté: eta çuen beharriac, ecen ençuten duté.
17 Ecen eguiaz erraiten drauçuet, anhitz Prophetac eta iustoc desiratu vkan dutela ikustera çuec ikusten dituçuen gaucén, eta ezpaitituzte ikussi: eta ençutera, ençuten dituçuen gaucén, eta ezpaitituzte ençun.