21 Baina eztu erroric bere baithan, halacotz da iraute gutitaco: eta tribulationeric edo persecutioneric hitzagatic heltzen denean, bertan scandalizatzen da.
22 Eta elhorri artera hacia recebitu duena, haur da hitza ençuten duena, baina mundu hunetaco arthác, eta abrastassunezco enganioac ithotzen duté hitza, eta fructuric eztu eguiten.
23 Baina lur onera hacia recebitu duena, haur da hitza ençuten eta aditzen duena, ceinec fructu ekarten baitu eta eguiten, batac ehun, eta berceac hiruroguey, eta berceac hoguey eta hamar.
24 Berce comparationebat proposa ciecén, cioela, Comparatu da ceruètaco resumá haci ona bere landán erein duen guiçonarequin.
25 Baina guiçonac lo ceunçala, ethor cedin haren etsaya, eta erein ceçan hiraca, ogui artean: eta ioan cedin.
26 Eta handitu cenean belharra, eta fructu eguin çuenean, orduan aguer cedin hiraca-ere.
27 Orduan ethorriric aitafamiliaren cerbitzariéc erran cieçoten, Iauna, eztuc haci ona erein eure landan? nondic du beraz hiraca?