10 Eta populua beregana deithuric erran ciecén, Ençun eçaçue eta adi eçaçue.
11 Eztu ahoan sartzen denac satsutzen guiçona: baina ahotic ilkiten denac satsutzen du guiçona.
12 Orduan hurbilduric bere discipuluéc erran cieçoten, Eçagutu duc nola Phariseuac propos hori ençunic scandalizatu içan diraden?
13 Eta harc ihardesten çuela erran ceçan, Ene Aita ceruètacoac landatu eztuen landare gucia erroetaric idoquiren da.
14 Vtzitzaçue, itsuric itsuén guidari dirade: baldin itsuac itsua guida badeça, biac hobira eroriren dirade.
15 Orduan ihardesten çuela Pierrisec erran cieçon, Declara ieçaguc comparatione hori.
16 Eta Iesusec erran ceçan, Oraino çuec-ere adimendu gabe çarete?