14 Vtzitzaçue, itsuric itsuén guidari dirade: baldin itsuac itsua guida badeça, biac hobira eroriren dirade.
15 Orduan ihardesten çuela Pierrisec erran cieçon, Declara ieçaguc comparatione hori.
16 Eta Iesusec erran ceçan, Oraino çuec-ere adimendu gabe çarete?
17 Oraino eztuçue aditzen ecen ahoan sartzen den gucia, sabelera ioaiten dela, eta retreitera egoizten dela?
18 Baina ahotic ilkiten diradenac, bihotzetic partitzen dirade, eta hec satsutzen dute guiçona.
19 Ecen bihotzetic partitzen dirade pensamendu gaichtoac, hiltzecác, adulterioac, paillardiçác, ohoinqueriác, testimoniage falsuac, gaitzerraitecác.
20 Hauc dirade guiçona satsutzen dutenac: baina escuac ikuci gaberico iateac, eztu guiçona satsutzen.