26 Eta harc ihardesten çuela erran ceçan, Eztun gauça bidezcoa haourrén oguiaren hartzea, eta chakurrey egoiztea.
27 Baina harc erran ceçan, Hala duc, Iauna, baina chakurrec-ere bere nabussién mahainetic erorten diraden appurretaric iaten dié.
28 Orduan ihardesten çuela Iesusec erran cieçón, O emaztea, handi dun hire fedea: eguin bequin nahi dunán beçala. Eta senda cedin haren alabá orduandanic.
29 Eta partituric handic Iesus ethor cedin. Galileaco itsas aldera: eta iganic mendira, iar cedin han.
30 Orduan ethor cedin harengana anhitz gendetze, çutela berequin mainguric, itsuric, muturic, hebainic eta anhitz berceric: eta eçar citzaten Iesusen oinetara, eta senda citzan.
31 Hala non populuac mirets baitzeçan çacusquianean mutuac minçatzen, hebainac sendaturic, mainguäc çabiltzala, itsuéc ikusten çutela: eta glorifica ceçaten Israeleco Iaincoa.
32 Orduan Iesusec beregana deithuric bere discipuluac erran ceçan, Compassione dut populu huneçaz: ecen ia hirur egun du enequin dagoela, eta eztute cer ian deçaten: eta eztitut baruric igorri nahi, bidean flaca eztitecençat.