4 Ecen Iaincoac manatu vkan du, dioela, Ohoraitzac eure aita eta ama. Eta, Aita edo ama maradicaturen duena, herioz hil bedi.
5 Baina çuec dioçue, Norc-ere erranen baitrauca aitari edo amari, Eneganic den dono gucia probetchaturen çaic: ohora ezpadeça-ere bere aita edo bere ama hoguen gabe date.
6 Eta ezdeustu vkan duçue Iaincoaren manamendua çuen ordenançáz.
7 Hypocritác, vngui prophetizatu vkan du çueçaz Esaiasec, dioela,
8 Populu haur ahoz hurbiltzen çait, eta ezpainéz ohoratzen nau: baina hauén bihotza vrrun da eneganic.
9 Baina alferretan ohoratzen naute, iracasten dituztela doctrinatzát guiçonén manamenduac.
10 Eta populua beregana deithuric erran ciecén, Ençun eçaçue eta adi eçaçue.