7 Hypocritác, vngui prophetizatu vkan du çueçaz Esaiasec, dioela,
8 Populu haur ahoz hurbiltzen çait, eta ezpainéz ohoratzen nau: baina hauén bihotza vrrun da eneganic.
9 Baina alferretan ohoratzen naute, iracasten dituztela doctrinatzát guiçonén manamenduac.
10 Eta populua beregana deithuric erran ciecén, Ençun eçaçue eta adi eçaçue.
11 Eztu ahoan sartzen denac satsutzen guiçona: baina ahotic ilkiten denac satsutzen du guiçona.
12 Orduan hurbilduric bere discipuluéc erran cieçoten, Eçagutu duc nola Phariseuac propos hori ençunic scandalizatu içan diraden?
13 Eta harc ihardesten çuela erran ceçan, Ene Aita ceruètacoac landatu eztuen landare gucia erroetaric idoquiren da.