15 Dioste, Eta çuec nor naicela dioçue?
16 Ihardesten çuela Simon Pierrisec erran ceçan, Hi aiz Christ Iainco viciaren Semea.
17 Eta ihardesten çuela Iesusec erran cieçón hari, Dohatsu aiz Simon Ionaren semeá: ecen haraguiac ez odolac eztrauc hori reuelatu, baina ene Aita ceruètan denac.
18 Baina are nic erraiten drauat, ecen hi aicela Pierris, eta Harri hunen gainean edificaturen dudala neure Eliçá: eta iffernuco borthác etzaizcala hari garaithuren.
19 Eta hiri emanen drauzquiat ceruètaco resumaren gakoac, eta cer-ere lothuren baituc lurrean, lothua içanen duc ceruètan: eta cer-ere lachaturen baituc lurrean, lachatua içanen duc ceruètan.
20 Orduan mana citzan expressuqui bere discipuluac nehori ezlerroten, hura cela IESVS CHRIST.
21 Orduandanic has cedin Iesus bere discipuluey declaratzen, ecen behar çuela ioan Ierusalemera, eta anhitz suffritu Ancianoetaric eta Sacrificadore principaletaric, eta Scribetaric, eta heriotara eman behar cela, eta hereneco egunean, resuscitatu.