21 Orduandanic has cedin Iesus bere discipuluey declaratzen, ecen behar çuela ioan Ierusalemera, eta anhitz suffritu Ancianoetaric eta Sacrificadore principaletaric, eta Scribetaric, eta heriotara eman behar cela, eta hereneco egunean, resuscitatu.
22 Eta hura appartaturic has cequión Pierris reprotchatzen, cioela, Eurorçaz auc pietate, Iauna: etzaic hiri hori helduren.
23 Eta harc itzuliric erran cieçón Pierrisi, Guibelerat adi eneganic Satan, empatchu atzait: ecen eztituc aditzen Iaincoaren diraden gauçác, baina guiçonén diradenac.
24 Orduan Iesusec erran ciecén bere discipuluey, Baldin nehor ene ondoan ethorri nahi bada, renuntia beça bere buruäz, eta har beça bere crutzea, eta berrait niri.
25 Ecen norc-ere nahi vkanen baitu saluatu bere vicia, galduren du hura: eta norc-ere galduren baitu bere vicia ene causaz, eridenen du hura.
26 Ecen cer probetchu du guiçonac baldin mundu gucia irabaz badeça, eta bere arima gal badeça? edo cer emanen du guiçonac bere arimaren recompensamendutan?
27 Ecen guiçonaren Semea ethorriren da bere Aitaren glorián bere Aingueruèquin: eta orduan rendaturen drauca batbederari bere obrén araura.