3 Eta goicean dioçue, Egun tempestate eguinen du: ecen ceruä orzgorri gaitz da. Hypocritác, ceruären irudiaz, iugeatzen daquiçue, eta demboretaco signoéz ecin diroçue?
4 Generatione gaichtoa edo adulteroa signo esquez dago, eta signoric etzayo hari emanen Ionas prophetaren signoa baicen. Eta hec vtziric ioan cedin.
5 Eta ethorri ciradenean haren discipuluac berce aldera, ahanz cequién ogui hartzera.
6 Eta Iesusec erran ciecen, Gogoauçue eta beguira çaitezte Phariseuén eta Sadduceuén altchagarritic.
7 Eta hec iharduquiten çutén bere artean, cioitela, Hori dio, ceren oguiric hartu eztugun.
8 Eta Iesusec eçaguturic erran ciecén, Cer diharducaçue ceurón artean, fede chipitacoác, ceren oguiric hartu eztuçuen?
9 Oraino eztuçue aditzen, eta etzarete guehiagóric orhoit borz milla guiçonén borz oguiéz, eta cembat sasqui goititu cintuzten?