1 Eta sey egunen buruän, har citzan Iesusec Pierris eta Iacques eta Ioannes haren anayea, eta eraman citzan appart mendi gora batetara.
2 Eta transfigura cedin hayén aitzinean, eta argui cedin haren beguithartea iguzquia beçala, eta haren abillamenduac churi citecen arguia beçala.
3 Eta huná, ikus citzaten Moyses eta Elias harequin minço ciradela.
4 Eta ihardesten çuela Pierrisec erran cieçón Iesusi, Iauna, on duc gu hemen garén: nahi baduc, eguin ditzagun hemen hirur tabernacle, bat hire, eta bat Moysesen, eta bat Eliasen.
5 Oraino hura minço cela, huná, hodey argui batec estal citzan hec: eta huná vozbat hodeyetic, cioela, Haur da ene Seme maitea, ceinetan neure atseguin ona hartzen baitut: huni beha çaquizquiote:
6 Eta hori ençunic discipuluac eror citeçen, bere beguithartén gainera, eta icit citecen haguitz.
7 Orduan ethorriric Iesusec hunqui citzan hec, eta erran ciecén, Iaiqui çaitezte, eta etzaretela beldur.