18 Eta mehatcha ceçan deabrua Iesusec, eta ilki cedin harenganic: eta senda cedin muthilla orduandanic.
19 Orduan ethorriric Iesusgana appart discipuluéc erran cieçoten, Cergatic guc ecin campora egotzi vkan dugu hura?
20 Eta Iesusec erran ciecen, Çuen sinheste gabeagatic: ecen eguiaz diotsuet, baldin mustarda bihibat den becembat fede baduçue, erranen draucaçue mendi huni, Iregan adi hemendic hara: eta iraganen da, eta etzaiçue deus impossibleric içanen.
21 Baina deabru mota haur ezta ilkiten orationez eta barurez baicen.
22 Eta hec Galilean vsatzen çutela, erran ciecén Iesusec, Içanen da, guiçonaren Semea liuraturen baita guiçonen escuetara:
23 Eta hilen dute hura: baina hereneco egunean resuscitaturen da: eta triste citecen haguitz.
24 Eta ethorri içan ciradenean Capernaumera, ethor citecen Pierrisgana didrachmác recebitzen cituztenac, eta erran cieçoten, Çuen magistruac didrachmác eztitu pagatzen?