5 Oraino hura minço cela, huná, hodey argui batec estal citzan hec: eta huná vozbat hodeyetic, cioela, Haur da ene Seme maitea, ceinetan neure atseguin ona hartzen baitut: huni beha çaquizquiote:
6 Eta hori ençunic discipuluac eror citeçen, bere beguithartén gainera, eta icit citecen haguitz.
7 Orduan ethorriric Iesusec hunqui citzan hec, eta erran ciecén, Iaiqui çaitezte, eta etzaretela beldur.
8 Eta goitituric bere beguiac nehor etzeçaten ikus Iesus bera baicen.
9 Eta menditic iausten ciradela, mana citzan Iesusec, cioela, Nehori ezterroçuela visionea, guiçonaren Semea hiletaric resuscita daiteno.
10 Eta interroga ceçaten bere discipuluéc, cioitela, Cergatic beraz Scribéc erraiten dute ecen Elias behar dela lehen ethorri?
11 Eta ihardesten çuela Iesusec erran ciecén, Elias ethorriren bada lehen, eta bere staturaco ditu gauça guciac: