18 Eguiaz erraiten drauçuet, cer-ere lothuren baituçue lurrean, lothua içanen da ceruän: eta cer-ere lachaturen baituçue lurrean, lachatua içanen da ceruän.
19 Berriz diotsuet ecen baldin çuetaric biguec consenti badeçate lurraren gainean, esca ditecen gauça gucia eguinen çayela ene Aita ceruetan denaz.
20 Ecen non baitirade biga edo hirur bilduric ene icenean, han naiz hayén artean.
21 Orduan harengana hurbilduric Pierrisec erran ceçan, Iauna, cembatetarano bekatu eguinen du ene contra ene anayec, eta barkaturen draucat? ala çazpitarano?
22 Diotsó IESVSEC, Eztiossát çazpitarano, baina çazpitan hiruroguey eta hamarretarano.
23 Halacotz da comparatu ceruètaco resumá beré cerbitzariequin contu eguin nahi vkan duen regue batequin.
24 Eta contu eguiten hassi cenean, presenta cequión bat, hamar-milla talent hari çor ceraucanic.