8 Baldineta eure escuac edo eure oinac trebuca eraciten bahau trenca eçac hura eta iraitzac eureganic, hobe duc hire, mainguric edo escubakoitzdun vicitzean sar adin, ecen ez bi escuac edo bi oinac dituála suco gehennara iraitz adin.
9 Eta baldin eure beguiac trebuca eraciten bahau, idocac hura, eta iraitzac eureganic: hobe duc hire, begui batarequin vicitzean sar adin, ecen ez bi beguiac dituala suco gehennara iraitz adin.
10 Beguirauçue menosprecia ezteçaçuen chipi hautaric bat: ecen erraiten drauçuet hauen Aingueruèc bethiere dacussatela ene Aita ceruetan denaren beguithartea.
11 Ecen ethorri içan da guiçonaren Semea galdu cenaren saluatzera.
12 Cer irudi çaiçue? baldin guiçon batec ehun ardi baditu, eta hetaric bat errebela badadi, eztitu lauroguey eta hemeretziac vtziten, eta mendietara ioanic eztu errebelatu cena bilhatzen?
13 Eta baldin guertha badadi eriden deçan hura, eguiaz erraiten drauçuet ecen bozcario guehiago duela harçaz, ecen ez lauroguey eta hemeretzi errebelatu etziradenez.
14 Halaber ezta çuen Aita ceruètan denaren vorondatea chipi hautaric bat gal dadin.