1 Eta guertha cedin, Iesus propos hauc acabaturic parti baitzedin Galileatic, eta ethor baitzedin Iudeaco bazterretara, Iordanaren berce aldeaz.
2 Eta iarreiqui cequión gendetze handi, eta senda citzan han.
3 Orduan ethor citecen harengana Phariseuac tentatzen çutela, eta ciotsatela, Vtzi ahal diro guiçonac bere emaztea eceinere causagatic?
4 Baina harc ihardesten çuela erran ciecén, Eztuçue iracurri ecen Creaçaleac hatsetic eguin cituela arra eta emea?
5 Eta erran çuela, Halacotz vtziren ditu guiçonac aita eta ama, eta iunctaturen çayó bere emazteari, eta içanen dirade biac haraguibat.
6 Bada guehiagoric eztirade biga, baina haraguibat. Beraz Iaincoac iunctatu duena, guiçonac ezteçala separa.