10 Diotsate bere discipuluéc, Baldin horlaco bada guiçonaren emaztearequilaco beharquia, eztuc on ezconcea.
11 Baina harc erran ciecén, Eztute guciéc ardiesten hitz haur, baina eman içan çayenéc.
12 Ecen badirade chikiratuac amaren sabeletic hala iayo içan diradenac: eta badirade chikiratuac, guiçonéz chilkiratu içan diradenac: eta badirade chikiratuac ceruétaco resumagatic bere buruäc chikiratu vkan dituztenac. Har ahal deçanac, har beça.
13 Orduan haourtchoac presentatu içan çaizcan escuac gainean eçar lietzençat eta othoitz leguiançat: eta discipuluec mehatcha citzaten.
14 Baina Iesusec dioste, Vtzitzaçue haourtchoac, eta enegana ethortetic eztitzaçuela empatcha: ecen hunelacoén da ceruètaco resumá.
15 Eta escuac gainean eçarri cerauztenean, parti cedin handic.
16 Eta huná, cembeitec hurbilduric erran cieçón, Magistru oná, cer vngui eguinen dut vicitzé eternala dudançat?