1 Ecen, comparatu da ceruètaco resumá aitafamilia batequin, cein ilki içan baita arguiaren beguian languile alocatzera bere mahasticotzat.
2 Eta languilequin accordaturic dinero batetan eguneco, igor citzan bere mahastira.
3 Eta ilkiric hirur orenén inguruän, ikus citzan berce alfer ceuden batzu plaçán.
4 Eta erran ciecén, Çoazte çuec-ere ene mahastira, eta bide datena emanen drauçuet.
5 Eta hec ioan citecen. Berriz ilkiric sey eta bedratzi orenén inguruän, eguin ceçan molde berean.