14 Orduan ethor citecen harengana itsuac eta mainguäc templean: eta senda citzan hec.
15 Baina ikussiric Sacrificadore principaléc eta Scribéc harc eguin cituen miraculuac, eta haourraco oihuz ceudela templean, eta erraiten çutela, Hosanna Dauid-en semeá: gaitzi cequién.
16 Eta erran cieçoten, Badançuc hauc cer dioitén? Eta Iesusec erran ciecén, Bay: eztuçue egundano iracurri, Haourrén eta edosquiten dutenén ahotic complitu vkan duc laudorioa.
17 Eta hec vtziric, ilki cedin hiritic campora Bethaniarat: eta ostatu har ceçan han.
18 Eta goicean hirirát itzultzen cela, gosse cedin.
19 Eta ikussiric ficotzebat bidearen gainean, ethor cedin hartara, eta etzeçan deus hartan eriden hostoric baicen: eta diotsa, Guehiago fructuric hireganic sor eztadila seculan. Eta eyhar cedin bertan ficotzea.
20 Eta hori ikussiric discipuluéc mirets ceçaten, cioitela, Nolatan bertan eyhartu içan da ficotzea?