2 Erraiten cerauela, Çoazte çuen aurkaco burgura, eta bertan eridenen duçue asto emebat estecatua, eta vmebat harequin: lachaturic ekar ietzadaçue.
3 Eta baldin nehorc deus badarraçue, erraçue ecen Iaunac behar dituela: ecen bertan igorriren ditu hec.
4 Bada haur gucia eguin içan da Prophetáz erran cena compli ledinçát, cioela,
5 Erroçue Siongo alabari, Huná, eure reguea ethorten çain mansoric, eta asto emearen, eta vztarricoaren vme arraren gainean iarria.
6 Discipuluac bada ioan citecen, eta eguin ceçaten Iesusec ordenatu cerauèn beçala.
7 Eta ekar citzaten astoa eta vmea, eta eçar citzaten hayén gainean bere abillamenduac, eta iar eraci ceçaten hayén gainean.
8 Eta gendetze handic heda citzaten bere abillamenduac bidean, eta bercéc adarrac piccatzen cituzten arboretaric, eta bidean hedatzen.