25 Ioannesen Baptismoa nondic cen? cerutic ala guiçonetaric? Eta hec baciharducaten berac baithan, cioitela, Baldin erran badeçagu, Cerutic: erranen draucu, Cergatic bada hura eztucue sinhetsi?
26 Eta baldin badarragu, Guiçonetaric: beldur gara communaren: ecen guciéc daducate Ioannes Prophetatan.
27 Eta ihardesten ceraucotela Iesusi, erran ceçaten, Etzeaquiagu. Erran ciecén harc-ere, Eztrauçuet nic-ere erraiten cer authoritatez gauça hauc eguiten ditudan.
28 Baina cer irudi çaiçue, Guiçon batec cituen bi seme: eta hurbilduric lehenagana, erran ceçan, Semé habil, egun trabailla adi ene mahastian:
29 Harc ihardesten çuela erran ceçan, Eztiat nahi: baina guero vrriquituric, ioan cedin.
30 Guero hurbilduric berceagana, erran cieçón halaber. Eta harc ihardesten çuela erran ceçan, Ni nihoac iauna, Eta etzedin ioan.
31 Bi hautaric ceinec eguin çuen bere aitaren vorondatea? Diotsate, Lehenac. Dioste Iesusec, Eguiaz erraiten drauçuet ecen publicanoac eta paillardác aitzincen çaizquiçuela Iaincoaren resumara.