6 Discipuluac bada ioan citecen, eta eguin ceçaten Iesusec ordenatu cerauèn beçala.
7 Eta ekar citzaten astoa eta vmea, eta eçar citzaten hayén gainean bere abillamenduac, eta iar eraci ceçaten hayén gainean.
8 Eta gendetze handic heda citzaten bere abillamenduac bidean, eta bercéc adarrac piccatzen cituzten arboretaric, eta bidean hedatzen.
9 Eta aitzinean ioaiten eta iarreiquiten cen populua oihuz cegoen, cioela, Hosanna Dauid-en semeá: benedicatu dela Iaunaren icenean ethorten dena, Hosanna leku gorenetan aicená.
10 Eta sarthu cenean hura Ierusalemen, ciuitate gucia moui cedin, cioela, Nor da haur?
11 Eta populuac erraiten çuen, Haur da Iesus Prophetá Galilean den Nazareteco.
12 Eta sar cedin Iesus Iaincoaren templean, eta egotz citzan campora templean saltzen eta erosten ari ciraden guciac: eta cambiadorén mahainac itzul citzan, eta vsso colombác saltzen cituztenen cadirác.