9 Eta aitzinean ioaiten eta iarreiquiten cen populua oihuz cegoen, cioela, Hosanna Dauid-en semeá: benedicatu dela Iaunaren icenean ethorten dena, Hosanna leku gorenetan aicená.
10 Eta sarthu cenean hura Ierusalemen, ciuitate gucia moui cedin, cioela, Nor da haur?
11 Eta populuac erraiten çuen, Haur da Iesus Prophetá Galilean den Nazareteco.
12 Eta sar cedin Iesus Iaincoaren templean, eta egotz citzan campora templean saltzen eta erosten ari ciraden guciac: eta cambiadorén mahainac itzul citzan, eta vsso colombác saltzen cituztenen cadirác.
13 Eta dioste, Scribatua da, Ene etchea, orationetaco etche deithuren da: baina çuec hura gaichtaguin lece eguin duçue.
14 Orduan ethor citecen harengana itsuac eta mainguäc templean: eta senda citzan hec.
15 Baina ikussiric Sacrificadore principaléc eta Scribéc harc eguin cituen miraculuac, eta haourraco oihuz ceudela templean, eta erraiten çutela, Hosanna Dauid-en semeá: gaitzi cequién.