14 Maledictione çuen gainean Scriba eta Phariseu hypocritác, ecen iresten dituçue ema alhargunén etcheac, are luçaqui othoitz eguin irudiz: halacotz duçue condemnatione handiagoa recebituren.
15 Maledictione çuen gainean Scriba eta Phariseu hypocritác, ecen itsassoa eta leihorra inguratzen dituçue, proselytobat daguiçuençát, eta eguin denean, gehennaco seme eguiten duçue dobláz ceuroc baino areago.
16 Maledictione çuen gainean guidari itsuác, ceinéc baitioçue, Norc-ere iuraturen baitu templeaz, ezta deus: baina norc-ere iuraturen baitu templeco vrrheaz, çordun da.
17 Erhoác eta itsuác, cein da handiago vrrhea, ala vrrhea sanctificatzen duen templea?
18 Eta erraiten duçue, norc-ere iuraturen baitu aldareaz, ezta deus: baina norc-ere iuraturen baitu haren gainean den oblationeaz, çordun da.
19 Erhoác eta itsuác, cein da handiago oblationea, ala oblationea sanctificatzen duen aldarea?
20 Beraz aldareaz iuratzen duenac, iuratzen du harçaz, eta haren gainean diraden gauça guciéz.