5 Eta bere obra guciac eguiten dituzté guiçonéz ikus ditecençát: ecen çabaltzen dituzté bere philacterioac, eta luçatzen dituzté bere veztimendetaco bazterrac.
6 Eta on darizté lehen placey banquetetan, eta lehen cadirey synagoguetan,
7 Eta salutationey merkatuetan, eta guiçonéz deithu içateari Magistruá, Magistruá.
8 Baina çuec etzaiteztela dei Magistru: ecen bat da çuen doctora, Christ: eta çuec gucioc, anaye çarete.
9 Eta çuen aita ezteçaçuela nehor dei lurrean: ecen bat da çuen Aita, ceruètan dena.
10 Eta etzaiteztela dei doctor: ecen bat da çuen doctora, Christ.
11 Baina çuen artean handién dena, biz çuen cerbitzari.